Bermeoko Nazioarteko Folklore Jaialdia

1986. urtetik aurrera, Bermeon urtero ospatzen da NAZIOARTEKO FOLKLORE JAIALDIA, Alkartasuna Dantza Taldeak antolatuta eta Bermeoko Udalaren babesarekin.

Urte guzti hauetan herri desberdin ugarietatik etorritako taldeak ikusteko aukera izan dugu: Galiza, Portugal, Katalunia, Frantzia, Turkia, Italia, Belgika, Yugoslabia, eta abar. ikusleen artean arrakasta handia izanda.

Normalean jaialdia abuztuaren bigarren asteburuan ospatzen da, bost egun irauten du eta Bermeotik aparte eskualdeko beste herri batzuetan dantzaldiak aurkezteko aukera izaten da.

Jaialdiaren helburuak hauexek dira

  • Gure herrian beste kultura eta tradizio batzuk ikusteko aukera izatea.
  • Gure herria eta kultura beste herri batzuetan ezaguna izatea.
  • Gazteek beste herri batzuetako gazteekin harremanak izatea elkarrenganako ezagutza bultzatuz.

Jaialdian parte hartzeko baldintzak

Jaialdia elkartruke baten formula izango da, beraz antolatzaileek taldeko kideen alojamendua eta mantenua ziurtatzen dute jaialdiak irauten duen egunetan. Horretarako, taldeek euren egonaldia pasatzeko, gure taldeak eskola bat eskaintzen du, beharrizan guztiekin: logelak, komunak (12-15 pertsonentzat), ur beroko dutxak, hiru janari egunean (gosaria, bazkaria eta afaria).

  • Bidaiaren gastuak talde bakoitzaren ardurapean egongo dira.
  • Taldeak gehienez 35 pertsonatakoak izango dira.
  • 3-4 dantzaldi programaren barruan.

Beraz, aurtengo urterako zure taldeak gure herria eta jaialdia ezagutu nahi baditu edota nazioarteko jaialdiren bat antolatzen baduzu eta edonolako kolaborazioan sartzeko prest bazaude, kontaktatu gurekin.

E-mail: alkartasunadt@gmail.com
Tlf: (+34) 639 624 331

  • Giden zerbitzua.
  • Aisialdirako aktibitateak. (Bisita turistikoak, kirolak,…)

Jasotako Bisitak

1986tik Alkartasuna Dantza Taldeak beste herrialde eta kultura batzuetako talde ezberdinak hartu ditu Bermeon urtero ospatzen den Nazioarteko Folklore Jaialdian. Hona hemen jaialdian parte hartu duten taldeak:

2016

Grupo Etnografico Das Mariñas (Ferrol, Galicia) Colls Puig d’en Valls (Ibiza, Baleares) Kartal Belediyesi Folk Dance Ensemble (Turkia)

2015

Agrupación Folklórica San Cristobal (Las Palmas de Gran Canaria) Lous Réoules (La Réole, Frantzia) Bireun Seudati (Pelita Harapan, Indonesia)

2014

Tradictia Folkloric Group (Irkutsk, Siberia) Aires del Moral (Moral de Calatrava, Ciudad Real)

2013

Ballet Folklórico Gustavo Vaqueras (Zacatecas, México) Rancho Folklórico Nossa Senhora (Pedroso, Portugal)

2012

Song and Dances (Omsk, Siberia) Le Ballet Exotique (Martinica, Islas Martinica)

2011

Nuestras Raíces (Rosario, Argentina) Danses Tradicionales (Borriana, Valencia)

2010

Salmorena Losareña (Losar de la Vera, Extremadura) Adjarian Song And Dance (Batumi, Georgia) Magisterial Huehuecoyotl (Durango, México)

2009

Esbart Dansaire Fontcoberta (Banyoles, Catalunya) Besiktas Halk Egitim Merkezi (Estambul, Turquia) Huayra Mujoy (Jujuy, Argentina)

2008

Zespol y Tanca Ludowego (Ostroleka, Polonia) Asamblul Folkloric Nuntasii Biholorui (Oradea, Rumania)

2007

Grupo Folklórico Balonce Delle Marche (Cingoli, Italia) Grupo Folklórico Xinglar (Zaragoza, Aragón)

2006

Grupo Folklórico Xirandola (Bandeira, Galizia) Ballet Folklórico Aires de Andratx (Andratx, Mallorca) Famagusta Folk Dance Group (Famagusta, Chipre)

2005

Grupo Folklórico Garabato Unilibre (Barranquilla, Colombia) Grupo Folklórico Xinglar (Zaragoza, Aragón) Nadbruchanka Folk Dance Group (Ternopil, Ukrania)

2004

Ballet Folklórico Vientos de Chile (Santiago, Chile) Grupo de Danses L’Alter (Corbera, Valencia)

2003

Grupo de bailes populares IAR (Ferrol, Galicia) Akud Mirce Acev (Skojpe, Macedonia)

2002

Loagrafikos Silogos Ginekon Neas Zixnis (Serres, Grecia)

2000

Esbart Dansaire Fontcoberta (Banyoles, Catalunya) Grupo Folklórico Ivillici Cominesi (V.Latina, Italia)

1999

Rancho Foklorico Terras de Cambra (Mecieira, Portugal) Folk Dance Group (Sivek, Bulgaria)

1998

Grupo Tradizioni Popular (Suelli, Italia) Asociata Folklorica fir de dor (Targoviste, Rumania)

1997

Jaro Folklore (Praga, Chequia) Zespot Pieni Polonyn (Crezpon, Polonia)

1996

Colegio Folklorum (Belgrado , Yugoslavia)

1995

Coros y Danzas Virgen de la Salud (Espinardo, Murcia) Agrupación Aturoxo (Santiago, Galicia)

1993

De Besembinders (Zonhoven, Bélgica) Gaddas Foklore Dernegi (Estambul, Turquia)

1992

Grupo Folklórico Santiago (Sabiñanigo, Aragón)

1991

Il Guliari (Minturno, Italia) Grupo Municipal St. Cruz de Tenerife (Canarias)

1990

Coros y Danzas Virgen del Rosario (Trujillo, Extremadura) Wolstangruppe (Neudau, Austria)

1989

Grupo de Danzas Amanecer (Cádiz, Andalucía)

1988

Rancho de Folklore Terras de Cambra (Maceira, Portugal) Les Galibots (Charboniers, Francia)

1987

Grupo de Folklore Das Mariñas (Ferrol, Galizia)

1986

Grupo de Folklore Das Mariñas (Ferrol, Galicia) Esbart Dansaire Sant Marcal (Cerdenyola, Catalunya)